Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia

  • 30 June 2020

Xedea

Oinarrien xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko dirulagun tzak ezartzea, Europako Legebiltzarraren eta Ba tzordearen 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) emango diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programaren eremuan.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK: 12/06/2020 – 11/08/2020

ZENBATEKOA: 3.682.786,00 euro

HARTZAILEAK: Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoa ko Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategi baten titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere betetzen badituzte Gipuzkoako dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan onuradun izaera lortzeko ezartzen dituen baldintzak, nahiz oinarri arautzaile hauetan dagokion laguntza lerrorako ezartzen dituen baldintza bereziak. Gainera, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar dute.

  • 04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko.
  • 08.1 azpineurria: Basosartzea eta baso azalera sortzea.
  • 08.3 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteei aurre hartzeko laguntza.
  • 08.4 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteak konpontzeko laguntza.
  • 08.5 azpineurria: Baso ekosistemak egokitzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handitzeko inbertsioak.
  • 08.6 azpineurria: Basogintzako teknologietarako eta baso produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
  • 15. neurria: Baso-ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza.
  • Baso jabetzan belaunaldi aldaketa sustatzeko neurria