Robot baten bitartez abel/baso desbrozaketa erakustaldia

  • 17 May 2018

LIZELAN, Baztango Udala eta FORESNA-rekin lankidetzan, atseginez 150cv-ko, 4-5 km/orduko abiadura eta 4 Tn pisuko urrunez gidatutako robot baten bitartez abel/baso desbrozaketa erakustaldi batetara gonbidatzen zaituztegu.

Erakustaldia Antsastegi-ko (Arizkun) parajean egingo da, Lizartzu-ko herri-larrearen barruan (Koordenatuak X: 625351 Y: 4789212), 2018-ko Uztailaren 3an.

Egitaraua hurrengoa izango da:

  • 10:00-tik 11:00-ra – Makinaren aurkezpena: ezaugarriak, erabilpenak, lanabesen akoplamenduak, lanerako maldak, segurtasuna.
  • 11:00-tik 13:00-ra – Makinaren erakustaldia ote desbrozaketaren bitartez 45°-ko maldan.
  • Hamaiketakoa erakustaldia bukatutakoan.

Bertaratzeko interesaturik egonez gero, komunikatu izen abizenak eta enpresa / elkarte / erakunde publiko / ingenieritza izena tecnico@lizelan.com helbidera edo Baztango Udalaren bitartez.