Iberdrolak 11 hornitzaile saritzen ditu, tartean Lizelan

  • 29 November 2022

2022ko azaroaren 22an, asteartean, Mozketa eta Kimaketako Obra eta Zerbitzu Teknikoen kategorian urteko hornitzaile nazional onenaren saria jasotzeko ohorea izan genuen. Sari hau gure talde osoak egindako lanaren aitorpena da eta LIZELANek babesten dituen oinarrizko balioen islada: erantzuteko ahalmena, kalitatea eta laneko segurtasuna

Gure bezero guztiei balioa eta gogobetetasuna gehitzen dieten hobekuntza eta irtenbideen etengabeko bilaketan gidatzen gaituzte azaldu berri ditugun gure enpresako balio hauek.

LIZELANetik, I-DEri eskerrak eman nahi dizkiogu aitorpen honengatik, baina batez ere bide zirraragarri eta aberasgarri honetan aurrera jarraitzeko motibatzeagatik.